top of page

Laranja xaboia egiten 

Haciendo jabón de naranja

 LARANJA XABOIA

 

    OSAGAIAK                                         MATERIALAK      Oliba-olioa   1020g                                Eskularruak

 Soda Kaustikoa 136g                           Betaurrekoak

 Laranja azalaren infusioa 135g         Termometroa       Ur destilatua                                          Pisua/balantza

                                                                 Irabiagailua

                                                                 Pitxara

                                                                 Moldea 

    NOLA EGITEN DA?

Laranja infusioa prestatzeko:

 1.  550g ur destilatua pisatzen da.

 2.  Bi laranja zuritu behar dira.

 3.  Hamar minutu euki behar dira laranja zatiak (ez birrindurak) irakiten.

 4. Gero isurtu eta epeltzen utzi behar da.

 5. Egun oso batez hotzkailuan gorde behar da.

 

* Beste bi laranja birrindu eta behar lehortu behar dira.

* Lehortu ondoren, birrinduraren erdia, ehotzi.

 

Laranja xaboia prestatzeko:

1. Infusioa eta soda kaustikoa pisatzen dira.

2. Infusioa pisatzen da eta pisura heltzeko ura behar bada, gehitzen zaio. Edota likido gutxiago behar bada, atera behar da. 340 g-ko pisua lortu arte.

3. Infusioari soda gehitzen zaio. KONTUZ!!! Eskularruak, betaurrekoak... erabili beharko dira. Nahastea oso arriskutsua da eta. Eta beti infusioari soda gehitu INOIZ EZ ALDERANTZIZ!! Nahastea irabiatu behar da.

4. Nahastea erreakzio egiten duenean 70ºtara edo gehiagora helduko da.

5.Erreposoan utzi behar da nahastea 45ºtara heldu arte.

6. 1020.g oliba-olioa pisatzen ditugu.

7. Olioa 45º berotu behar da. Beharrezkoa da termometroa erabiltzea tenperaturaren kontrola eukitzeko, bestela eztanda egin dezake.

8. Soda eta laranja infusioa oliora bota behar da. Irabiatu, ezpatulaz lehendabiziz eta irabiagailuz geroago.

9. Laranja birrindura ehotzien goilarada bat nahasteari bota.

10. Nahastea loditu denean moldean bota behar da.

11. Azkenik laranja azal birrindurak goitik bota.

12. Nahastea oihal batez estali eta leku itzi batean utzi behar da. 24ordu pasa ondoren, moldetik atera behar da, paperaz lehortu eta zatituz.

 

            Horrela Laranja xaboia prest dago!!!!

bottom of page